XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GORPUTZ ADIERAZPENA ETA ANTZEZPENA

Motibazioan agertzen den ipuina antzeztu

- Neska eta mutil bat aukeratu, Hauts eta Loti jostailuak egiten antzezteko.

- Beste umeekin hiru talde egin.

Talde bakoitza jostailu bat izango da:

1 taldea.

Umeak tren baten bagoiak izango dira eta Hautsek eta Lotik lotu egingo dituzte.

Amaitutakoan mugitzen hasiko dira egiazko tren baten soinua eginez: txu-txuuu.

2 taldea. Umeak panpinak izango dira eta Lotik eta Hautsek ukitzen dituztenean, mugitzen hasiko dira.

3 taldea. Lotik eta Hautsek ukitzean, umeak zolura jausiko dira eta baloi edo puxtarrien moduan bueltaka arituko dira.

Irakasleak Gela miragarria ipuina berriro kontatuaz batera, Hautsek eta Lotik noiz ukitu behar dituzten talde bakoitzeko umeak esango du eta hauek mugitzen hasiko dira.

13. fitxa

PLASTIKA ADIERAZPENA

Jostailu txikiak gordetzeko armairua

- Umeek poxpolu kaxa handiak eramango dituzte eskolara eta irakasleari emango dizkiote alboko lixa-papera kentzeko.

Gero, kaxak banatu, platertxoetan koloretako tenperak bota eta mahaietan jarri.

1. Kaxaren bi atalak banandu eta koloretako tenperaz margotu.

2. Lehortu eta gero, kaxak bi zutabetan jarri, zabaldu eta isteko moduan.

3. Kaxa guztiak itsatsi eta lehortzen utzi.

4. Punzoiaz kajoi bakoitzaren erdian zulo bat egin eta enkuadernatzeko iltzeak sartu.

Hauek tiragailuak izango dira.

MUSIKA ADIERAZPENA

Soinuak bereizi

- Musikatresna ezberdinen soinuak entzun; bitartean irakasleak musikatresnak erakutsi, nola duten izena eta nola jotzen diren esanez.

Adibidez:

- Hau pandereta da.

- Hau triangelua da.

- Hauek paluak dira, eta musikatresnak dira.

- Hau turuta da...

Gero, irakasleak musikatresna bat joko du eta, umeei, begiak estalita dauzkatela, entzun duten tresna ezagutzea eskatuko die.

2. fitxa

NAHI BEZALA ERABILTZEKO BALIABIDEAK

JOLASA

Barrearen jolasa

Mari Anton,
agur eta egunon.
Egunon eta agur,
Mari Krutz.

OLERKIA

Jolas gaitezen denok,
txibiribi bonbon.
Jolas gaitezen denok,
ez al hator? Hor konpon.

(Txibiribi bonbon)

KANTA

Dona dona
katona,
sutondoan
aitona,
lepotik behera
kuttuna,
kanpora-kanpora
neska-mutil tuntuna.